Ehunka lagun batu dira Iruñean PSOEren egoitza aurrean, 'Nafarroa aldaketaren alde. Zuk aukeratu' lelopean

PSOEk Nafarroan hiruko gobernua osatzeko erabakia ezeztatu izana salatu dute elkarretaratzean

2007ko abuztuaren 3a
20:39
Entzun
Ehunka lagun bildu dira PSOEk Iruñeko Sarasate pasealekuan duen egoitzaren aurrean, "Nafarroa aldaketaren alde. Zuk aukeratu" lelopean, PSOEk nafarroako sozialisten erabakiari betoa ezarri izana salatzeko. Elkarretaratzean bildutakoek Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren kontrako oihuak egin dituzte, eta Nafarroa saldu izana leporatu diote PSNri. Elkarretaratzeko deialdia SMS bidez zabaldu da gaur arratsaldean. Hainbat eta hainbat iruindarrek jaso dutemezua beren eskuko telefonoetan. Hitzez hitz, honela dio mezuak (gazteleratik euskarara itzulita): "Inoiz gehiago ez! Beste lau urte! Nafarroa ez da saltzen, oparitu egin dute! Traizioaren Ostirala, 20:00etan PSNren egoitzaren aurrean. Pasa ezazu!".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.