Ehunka lagun irten dira kalera Iruñean, errefuxiatuen eskubideen alde

2015eko irailaren 5a
16:10
Entzun

Ongi etorri errefuxiatuak lelopean manifestazioa egin dute Iruñean. Ehunka lagunek egin dute bat SOS Arrazakeria, Amnistia Internacional eta Papeles Denontzat elkarteek deitutako protestan.

Papeles Denontzateko Javier Urrozek salatu du gertatzen ari dena "tragedia" bat dela eta ohartarazi du Siriako gerra gelditzea dela hau amaitzeko bide bakarra. Bere aldetik, SOS Racismoko Beatriz Villaizanek gaitzetsi egin ditu egun indarrean dauden immigrazio politikak, eta nabarmendu du migratzea ez dela delitua "oinarrizko eskubidea" baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.