Ehunka lagunek parte hartu dute Iruñean Etorkinen Federazioak deitu duten elkarretaratzean

2007ko urtarrilaren 13a
18:39
Entzun
Nafarroako Etorkinen Federazioak deituta, ETAren Barajasko atentatua gaitzesteko, elkarretaratzea egin da Gaztelu Plazan, 17:30etan hasi eta ordu erdi pasatxoz. Bi mila bat lagun bildu dira, eta Batasunekoak ezik, alderdi guztietako ordezkariak; hau da, Aralar, Batzarre, EA, EAJ, NEB-IUN, PSN, CDN eta UPNk bat egin dute deialdiarekin. Batasunak, berriz, «bakearen aldeko» deialdian hainbat alderdirekin batera ez dela joango adierazi zuen atzo.

Nolanahi ere, UPNk ere ñabardura ezarri du: izan ere, ez da beste alderdietako ordezkariak bezala Etorkinen Federazioak hautatutako leloaren atzean - Indarkeriaren kontra, askatasunaren alde- jarri, baizik eta Libertad Ya elkarteak zabaldu eta ETAren aurka jartzen zuenaren atzean. Gainera, Miguel Sanz Nafarroako presidente eta UPNko buruak ez du ekitaldian parte hartu.

Amaieran, agiri bat irakurri dute antolatzaileek, euskaraz, gazteleraz eta ketxuaz.

Alderdi politikoekin batera, beste alde batetik, UGT, CCOO, ESK, ELA sindikatuak, BAK, Lokarri eta Libertad Ya izan dira, besteak beste, Iruñeko elkarretaratzean. Etorkin elkarteei dagokienez, halaber, hogeita hamar bat elkartuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.