EITB "euskal gizarte osoaren proiektua" dela azpimarratu du Ibarretxek

2008ko abenduaren 31
16:18
Entzun
"EITBren kontrako atentatua egitea edo euskal gizartearen beste edozein seme edo alabaren kontrako atentatuak egitea, ETAk egiten duen bezala,Euskal Herriaren kontrako atentatua egitea da", adierazi du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Bilbon, ETAren bonbak EITBren eta alboko beste enpresen egoitzetan egin dituen kalteak bertatik bertara ezagutzera joan denean. Hain zuzen ere, EITB "euskal gizarte osoaren proiektua" dela azpimarratu du, eta horrenbestez, euskal gizartearen aurka egin duela erakunde armatuak. "EITBk eta EITBko langileek euskal gizarteosoaren estimua dute, eta lehendakari naizen heinean horixe ekartzera etorri naiz".

ETAren atentatuek ez dutela ezertarako balio azpimarratu du lehendakariak, "are eta gutxiago herria eraikitzeko".Herritarrei gaitzespena agertzeko eskatu die "lasai baina sendo".

Hasiera batean besterik zabaldu bada ere, Ibarretxe lehendakariak urte amaierako mezua igortzea erabaki du azkenean, atentatuagatik aldaketarik egin gabe. Izan ere, lehendakariaren iduriko ahalik eta gutxien esku hartzen utzi behar zaio ETAri, eta oraingoan inor zauritu ez denez mezua bere horretan uztea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.