EITBko Administrazi Kontseiluaren oharra

2003ko azaroaren 21a
19:24
Entzun
Honakoa da ETAren agiria dela eta EiTBko Administrazio Kontseiluak plazaratu duen oharra. Administrazio Kontseiluan ordezkatuta dauden alderdietako eta gizarte taldeetako 19 kideren aldeko botoekin eta abstentzio bakarrarekin onartu dute idatzia:

"ETAk EiTBko Zuzendaritzari eta profesionalei egindako mehatxuak direla eta, Administrazio Kontseiluak erabateko babesa agertu nahi die euskal komunikabide publikoetan lan egiten duten pertsona guztiei.

Administrazio Kontseiluko kide garen aldetik, mehatxuak gure kontra ere badatozela sentitzen dugu, eta biziki gaitzesten ditugu. Mehatxuok agerian jartzen dute mehatxatzaileak errealitate sena galduta dailtzala, eta erabat gutxiesten dituztela askatasun eta elkarbizitza balioak.

Administrazio Kontseiluak bere egiten du EiTBren konpromiso profesionala, alegia, euskal gizarteari egiazko informazioa, osoa eta plurala eskaintzea, eta bere egiten du pertsona bakoitzaren eta talde osoaren borondatea, inongo mehatxuk edo inongo xantaiak aldaraziko eta baldintzatuko ez dutena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.