EITBko beste arduradunak

2009ko ekainaren 18a
19:59
Entzun
Hauek izango dira EITBko beste arduradunak, Eusko Legebiltzarrak gaur zuzendari nagusi Alberto Surio izendatu ondotik.

ETBko zuzendaria. Miguel Angel Idigoras (Bingen Zupiriaren ordez). Euskalduna da. Londresen TVEko berriemailea izan da 2007ko urritik hona.

ETBko albistegietako zuzendaria. Roberto Montalvillo (Jaime Otamendiren ordez). Euskalduna da. Antena3 kateko berriemailea izan da Donostian.

EITBko irratietako zuzendaria. Javier Torrontegi. Ez da euskalduna. Azkenaldian Cuatroko kazetari lanetan aritu da.

Euskadi Irratiko zuzendaria. Rosa Diez Urrestarazu (Odile Kruzetaren partez). Euskalduna da. ETBko kazetaria izan da urteetan.

Radio Euskadiko zuzendaria. Joseba Arruti. Euskalduna da. Egunkaria-n eta Deia-n aritu izan da; azkeneko urteetan, hainbat hedabidetan kolaboratzaile.

Radio Vitoriako zuzendaria. Lucas irigoien (Jose Ramon Diaz Unzuetaren partez). Ez da euskalduna. Azkenaldian Consultores de Comunicacion Global enpresan egiten du lan, eta Radio Euskadiko Ganbara saioko solasaldian parte hartu du. PP Arabako Foru Aldundian izan zen garaian, prentsa bulegoan aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.