Lan Gatazka

EKAk kontsumitzaileei eskatu die eskubideak errespetarazteko

2006ko uztailaren 11
09:33
Entzun
EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak dei egin die grebak etengo dien hiritarrei euren eskubideak errespetarazi, eta behar izanez gero, dagozkion erreklamazioak egiteko. EKAk gogorarazi du greba hori ezin dela ezinbestekotzat jo, erabat aurreikusi daitekeelako, eta aire konpainia eragindako kalteak bere gain hartu behar dituelako..

Hegaldia eteten bada, Iberiara jo eta erreklamazio orriak bete behar dira, eta nahi bada abiazio zibileko zuzendaritza nagusira jo. EKA kontsumitzaileen elkartearen arabera bezeroak eskubidea du ordaindutako itzularazteko, hurrengo hegaldia hartzeko, kalte-ordaina eskatzeko, eta ezbeharrak eragindako kalteak betearazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.