EAJk NHTaren gomendioak eta ekarpenak eskertu ditu, baina "gai hau Euskadin bertan" konpondu behar dela ihardetsi du, "alderdi politiko guztien artean". Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak nabarmendu duenez, "elkargunerako aukerak" sortu behar dira, bereziki ezker abertzalearekin, baina, esan du aukera horiek ez dutela "ezertarako balio borondate politikorik ez badago".
Iturratek onartu du arazoak daudela akordioak adosteko. "Argi dago arazoak daudela kalte eta min handia egon delako hainbat urtean. Horregatik, konponbideak ez dira berehalakoak izango. Denbora behar da”. Azaldu du EAJk jarraituko duela elkarrizketarako bideak babesten, "beti ere, giza-eskubideak kontuan hartuta eta demokraziarekiko begirunea errespetatzen". Era berean, Iturratek gezurtatu du zubiak apurtuta daudela, "ez Sorturekin ezta ezker abertzalearekin ere".
EAJ ez dator bat NHTaren "ikuspegi hain ezkor eta dramatikoarekin".