Ekimen ugari gaur itxiera salatzeko

2008ko otsailaren 20a
16:23
Entzun
Egunkaria-ren itxieraren bosgarren urteurrenaren harira gertaera salatzeko hainbat ekitaldi izango dira gaur egun guztian, eta ekimen horiek Interneten ari dira isla izaten: webgune askotan 'Egunkaria' libre! aldarrikatzen duen bannerra ari dira erakusten bisitari guztiei; beteak beste, Argia.com, Sustatu, Zabaldu.com, Hitza-k, Goiena.net, Kaixo.com, Uztarria, Anboto, bizkaie.biz eta campusbirtuala ari dira ekimenean parte hartzen. Euskal Herritik kanpo Kataluniako Vilaweb albistegi digitalak ere bat egin du ekimenarekin.

Horrez gain, Sustatu-k proposatu du Meneame gaztelerazko webgunean 'Egunkaria'-ren itxierari buruzko botoa emateko gaztelerazko sarean oihartzuna izan dezan.

Gaur arratsaldean ekimenak

Gaur arratsaldean hainbat ekimen egingo dira: elkarreratzeak herrietan (Iruñean, adibidez, 19:00etan, Gaztelu plazan), Joxe Mari Elosua Egunkaria auziko abokatuak hitzaldia emango du Azpeitian (20:00)...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.