Aralarreko koordinatzaileorde Jon Abrilek "irmoki" arbuiatu du ezker abertzaleko hainbat kideren kontrako polizia operazioa, eta atxilotu guziei bere elkartasuna adierazi die. Aralar alderdirako, "oso larria" da ekinbide politikoa garatzeagatik jendea atxilotzea.
"Onartezina da ideiak kriminalizatzea, eta Aralartik berriro nabarmendu nahi dugu Alderdien Legearen kontra gaudela. Urrikirik gabeko legea da, eta Espainiako estatuari gogorarazi behar diogu ideiak ezin direla kriminalizatu", adierazi du Abrilek.
Atxilotutakoak "berehala" askatzeko exijitu dute Aralarko kideek, baita Batasunarekin loturaren bat ustez izateagatik atxilotutakoak ere. "Halaber, pertsona orok hauteskundeetan parte hartzeko eta hautatua izateko duen eskubidea errespeta dadila exijitzen dugu. Demokraziaren arabera, herritarrek beren joera politikoa hobekien islatzen duen alderdi politikoa hautatzeko aukera izan behar dute, eta herritarrek beraiek izan behar dute instituzioetan ordezkatuko dituzten pertsonak hautatuko dituztenak".
Ekinbide politikoagatik jendea atxilotzea "oso larria" dela dio Jon Abrilek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu