Erreakzioak

Ekintza islamiarra izan daitekeenaren hipotesia ez dela baztertu behar esan du ABk

2004ko martxoaren 11
15:50
Entzun
"Ez dakigu ETA izan den edo ez den izan. Ezin da baztertu extremista islamiarren ekintza izan daitekeenaren hipotesia", adierazi du Jacques Bortairu AB Abertzaleen Batasuneko bozeramaileak. Ekintzaren egilea ETA izan bada, haren estratagia "ulertezina eta suizida" dela nabarmendu du. Halaber, "iragarritako tragedia baten kronika" izan dela azpimarratu du, eta "Euskal Herriaren aurka Espainiako Gobernua eta PP eramaten ari den gurutzada" salatu du.

Hala, bihar goizean Baionako tren geltokiaren aurrean elkarretaratzea deitu dutela esan du Bortairuk. "Tragedia gelditu", "su-etena orain" eta "gatazka politikoa konpondu" izango dira biharko elkarretaratzearen leloak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.