Itziar Iturri, Euskal Fondoko Sahara Koordinazio Unitateako arduradunak, Casablancan ostiralean zazpi ekintzaile sahararri egin zioten epaiketan gertaturikoak azaldu ditu gaur Gasteizen egindako agerraldi atean. Nazioarteko begirale asko joan ziren hura ikustera. Marokoarrez beteta zegoela epaitegiko gela jakinarazi du, eta nazioarteko hiru begiralek bakarrik lortu zutela epaiketan egotea, gainontzekoek kanpoan gelditu behar izan zuten. Adierazi duenez, sartu aurretik, ordea, miaketak egin zizkieten, eta sakelako telefonoak kendu zizkieten.
Saharar bakarra zegoen gelan, itzultzailea. Erabateko mehatxuak jasan zituela salatu du Iturrik, eta ondoren, gelan zeudenetako talde handi batek, kolpeka kanpora atera zuela. Barruan zeuden hiru begiraleei ere berdina egin zieten. Behin kanpoan zeudela, erasoak eta mehatxuak egin zizkieten, txistua botatzen zieten bitartean. Gauean, begiraleak eta itzultzailea zeuden hotelera Polizia agertu zen, eta itzultzailea atxilotu zuten. 21 ordu geroago askatu zuten.
Ekintzaile sahararren aurkako ostiralean izan zen epaiketan mehatxu eta kolpeak jasan zituzten nazioarteko begiraleek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu