'El Pais' epailearen aurrera, honek Jaurlaritzaren kereila tramitera onartuta

2008ko irailaren 2a
14:49
Entzun
Uztailean El Pais Espainiako egunkariak argitaratu zuen Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zeharka bada ere jakin zuela ETAk ez zuela atentaturik egingo Eusko Legebiltzarrean galdeketaren legea bozkatu behar zuten garaian -ekainaren 27an onartu zuten legea-, eta, informazio hori gezurra zela esanez, Jaurlaritzak egunkari haren kontrako kereila sartu zuen Madrilgo Epaitegian. Hango Instrukzio Epaitegiko 36. zenbakiko epaileak kereila tramitera onartu du orain, Euskadi Irratiak eguerdiko albistegian jakinarazi duenez.

Hori dela-eta, Javier Moreno El Pais-eko zuzendariak -lekuko gisa- eta Luis Rodriguez Aizpeolea albiste hura egin zuen kazetariak -salatu gisa- urriaren 7an epailearen aurrera deklaratzera joan beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.