ELA: "Ez dadila aukera galdu"

2011ko urtarrilaren 10a
08:20
Entzun
ELAk ondo hartu du ETAren erabakia, "su-eten iraunkor eta orokorraren erabakiak gizarte guztiarentzat distentsio eta lasaitzea dakarrelako". Halaber, "gure herriaren aldarrikapen nazionalak bide zibil eta demokratikoetatik eramate aldera" ELAk uste du "konfrontazio armatuaren garaia amaitu" dela, eta horixe berretsi behar duela ETAk. Horregatik denagatik, "ez dadila aukera hau alferrik galdu, bakerako aukerak baliatu egin behar dira".

Espainiako Gobernuari espetxe politika aldatzeko, torturak amaitzeko eta ezker abertzalea legeztatzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.