Erreakzioak

ELA: "Zuzenbidearen eta gizatasunaren aurkako bizi baldintzak inposatzen zaizkie presoei"

2004ko uztailaren 8a
14:07
Entzun
Prentsa agiri baten bidez salatu du ELA sindikatuak Oihane Errazkinen heriotza, eta, oro har, euskal presoei ematen zaien tratua. Honela dio:

"Oihane Errazkin preso donostiarraren heriotza tamalgarriak euskal presoek bizi duten egoera dakargu begien aurrera: senideengandik urrutiratzea, sakabanaketa, isolamendua, eskubideen ukazioa...

Atxilotua edo zigortua egoteagatik inork pertsona legez dagozkion eskubideak galdu behar ez balitu ere, hori da zehazki bere buruz zuzenbidezko estatutzat daukaten Frantzia nahiz Espainian gertatzen ari dena; izen ere, erabaki politiko hutsez zuzenbidearen eta gizatasunaren arkako bizi baldintzak inposatzen zaizkie presoo, horrela beraiei eta bere ingurukoei zigorra biderkatuz.

Horregatik, berriz ere, mendekua eta erabilpen politikoan oinarritzen den espetxe politikaren amaiera eskatzen du ELAk".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.