ELAk arbuiatu egiten du Jaurlaritzaren agindua

2009ko uztailaren 23a
13:28
Entzun
"Terrorismoaren aitzakiaz, [presoen argazkiak erretiratzeko] erabakirekin ezkutatu egin nahi diote iritzi publikoari presoen eskubideekiko elkartasunaren zergatia". Hala esan du gaur ELAk Eusko Jaurlaritzaren erabakiaz, eta neurriaren aurka azaldu da. Haren ustez, presoek badituzte eskubideak, baita senideek eta eskubide horiek aldarrikatzen dituzten erakunde eta kolektiboetako kideek ere.

"Gogoratu beharra dago bata bestearen ondoren etorri diren Espainiako gobernuek gaixorik dauden presoak kaleratzeari uko egin izan diotela; espetxeratzeko lehen gradua eta bakartzea neurrigabe aplikatzen dietela; zigorraren 3/4 edo 2/3 bete dituztenei ez dietela onurarik, ez baldintzapeko askatasunik ematen, eta oinarrizko hainbat eskubide ukatzen dizkietela: osasun arreta, komunikazioa, ikasketak, ama edo aita izateko aukera...".

ELAk dio presoen eskubideen aurkako erabakia ez dela isolatua, "testuinguru zabalago batean datorrelako. Izan ere, gizarte honetako zati bati ukatu egiten dizkiote eskubide zibil eta politikoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.