18/98 auzia salatu asmoz, ELAk elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako; Bilbon egingo dute, Moyua plazan, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaren aurrean, 12:00etan hasita.
Ekitaldi horren bidez, hiru adierazpen plazaratu nahi ditu ELAk: "Elkartasuna agertzea atxilotuekin eta haien familiekin; gainbehera demokratikoari ezetz biribila ematea; eta azkenik, gure Herriaren eskubide kolektiboen alde egiteko modu bakarra -pertsonei inolako erasorik egin barik- borroka zibila eta demokratikoa dela aldarrikatzea. ELAk 18/98 Laguntza Taldearekin hartu zituen konpromisoei eusten die".
Abenduaren 13rako ordubeteko lanuztea egiteko deialdia egin dute auzipetuek, baina ELAk ez du horrekin bat egin, "dei hori 18/98 Laguntza Taldetik kanpo egin baita, inorekin adostu barik".
ELAk elkarretaratzea deitu du ostegunerako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu