ELAk elkarretaratzea egingo du ostiralean EITBren egoitzaren atarian
Gaitzespenaz gain, atentatua salatzeko elkarretaratzea antolatu du ELA sindikatuak ostiralerako. Langileak eta abertzaleak garelako ez gaude ados lelopean goizeko hamaiketan egingo dute bilkura, EITBren egoitzaren atarian. EITBri, hango langileei, eta Bami eraikineko beste enpresa eta langileei elkartasuna adierazi die ELAk. ETAri berriz jardun armatua uzteko eskatu dio, eta "soberan egotea eta oztopo izatea" egotzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu