ELAk eskatu du lan eremuetan genero indarkeriaren aurkako neurriak hartzea

2011ko azaroaren 25a
15:34
Entzun

ELA sindikatuak lan eremuetan genero indarkeriaren aurkako neurriak hartzearen beharra azpimarratu du; Bilbon, Lan munduan indarkeria sexistari aurre egingo diogu! lelopean, egindako elkarretaratzean.  

ELAk adierazi du ez dagoela "tresna legalen aurka", baina batzuetan, konponbideak erasoa gertatu ondoren iristen direla salatu du. "Ez dago aldez aurreko neurririk". Sindikatuak langileen "heziketaren" aldeko apostua egiten du, "enpresaren egoera aztertu eta prebentzio neurri zehatzak aurkeztu ditzaketen adituen eskutik". Izan ere, ELAren ustetan "lan eremuak ere indarkeriaren agertoki dira".

Gaineratu du "zentzugabekeria" dela berdintasunaren aldeko apostua egitea eskubideak bermatzeko baliabide eta edukiak gehitzen ez badira; eta ildo horretatik, ELAren helburua "berdintasun eskubideak hitzarmen kolektiboan jasotzea" da, eta ez betetzekotan, "zigorrak ezartzea".

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.