ELAk eta LABek espekulazioa kritikatu dute

2008ko ekainaren 11
17:50
Entzun
ELAren arabera, prezioen igoera premiazko elikagaien eta erregaien prezio hazkundeari dagokio batik bat: esnea edo ogiari ("esnea azken urte honetan %24 igo da"). Igoera hori "gehien pairatzen dutenak baliabide ekonomiko eskasak duen jendea" dela dio. "Espekulazioak premiazko elikagaien prezioen igoera eragiten du. Datuek erakusten digutenez, prezioen igoerak ez du zerikusirik ekoizleen igoerarekin; igoeraren benetako eragileak, bitartekariak dira, euren mozkinak kontsumitzaileen kontura ugaritzea erabaki dute-eta".

Prezioak igo egin direla-eta, "bilakaera hau mantenduz gero, 2008ko prezio igoerak ez duelako beteko Bruselatik ezarritako helburua (%2), ezta urte hasieran [Espainiako] Gobernuak egindako aurreikuspena ere (%2)".

LABen arabera, berriz, "kontrolik gabe" doaz prezioak goraka, eta petrolioaren gorakada da arrazoi nagusietako bat. "Baita espekulazioa ere".

Horren denaren eragina gizarteko "arlo guztietara" helduko dela iritzi dio LABek. "Azken batean, garapen eta kontsumo ereduaren ondorioak dira, eta ezin dugu onartu langileriak pairatzea estutze ekonomikoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.