ELAk esan du Jaurlaritzaren aurrekontuek "kalte handia" eragingo dutela gizartean: "Langabezia, pobrezia eta desberdintasuna areagotuko dira", azaldu dute.
ELAren ustetan, Urkulluren gobernuak "bere egin du defizitarekiko obsesioa", eta onartu egin du Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak "inposatutako" muga. Horrez gain, salatu du Jaurlaritzak ez diola heldu nahi murrizketek izan dezaketen "alternatiba fiskalari", eta ez duela zerga politika aldatzeko "borondaterik".
"Politikari uko egiteak elkarrizketa sozialaren edozein aukera" baliorik gabe uzten duela iritzi dio. Horren aurrean, mobilizazioaren garrantzia nabarmendu du ELAk. Larunbatean, esaterako, Bilbon antolatutako martxara batzeko deia egin du (Jesusen Bihotza, 17:30).