ELA sindikatuak kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak Amnistiaren Aldeko Mugimenduek iganderako antolatutako manifestazioa debekatu izana, "ez delako zuzenbide estatuko erabakia eta eskubideen urraketa eragiten duelako".
Euskal preso "politikoen" egoera "oso larria" dela esan du ELAk, "batez ere, euren gaixotasunagatik libre beharko luketen eta zigorrak luzatzen dizkieten presoen egoera". Horiek espetxean edukitzeko neurria, "demokraziatik eta justiziatik urruntzen" dena dela iritzi dio sindikatuak.
Batasunaren ustez, berriz, Jaurlaritzaren erabaki horrekin "argi geratu da EAJren helburua ez dela segurtasuna bermatzea, baizik eta ezker abertzaleari eraso egitea".
ELAren ustez, debekua ez da zuzenbide estatuko erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu