Lior Eliyahu Euskadiko Kutxa Baskoniako pibotak ere ezingo du asteburuan Espainiako Superkopa jokatu, ezkerreko iztarrean min hartu zuelako atzo. Bihar jakingo da zuntz haustura duen edo ez.
Walter Herrmann eta Brad Oleson hegalekoak dira jokatuko ez duten beste bi jokalariak, biak ere min hartuta daudelako.
Ostiralean Real Madrilen aurka ariko da Euskadiko Kutxa Superkopako finalerdian (22:00, La2), Kanaria Handian. Beste finalerdia, egun berean (19:30, Teledeporte): Bartzelona-Kanaria Handia. Finala larunbatean izango da (19:00, La2).
Azkeneko lau Superkopak Tau Baskoniak irabazi ditu -babeslea aldatu berri du Gasteizko klubak-.
Eliyahuk ere ezingo du jokatu Espainiako Superkopa aste bukaeran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu