Elkarbidek eta Lokarrik bat egin dute Bilboko manifestazioarekin

2007ko urtarrilaren 11
16:39
Entzun
Elkarbide unibertsitateetako irakasleen elkarteak bat egin du Bilboko manifestazioarekin, "beharrezkoa, orain egin beharrekoa eta egokia delako". Elkarbideren ustez, "gizarte honek ETAri indarkeriaren behin betiko bukaera eskatzen dio, eta gobernuei, erakundeei, alderdiei eta eragile politikoei konponbide elkarrizketatuaren alde lan egin dezatela".

Barajasko atentatua kritikatu ostean, irakasleen elkarteak dio hasierako elkarretaratzeetara jende gutxi joan zela eta hori "gainditu" beharra dagoela.

Unibertsitateetako 400 irakasle baino gehiago biltzen ditu Elkarbidek.

Lokarri elkarteak ere bat egin du manifestazioarekin. Bere ustez, Bakearen eta elkarrizketaren alde leloak "eduki argia eta zehatza" dauka: "ETAk entzun dezala euskal gizartearen ahotsa eta indarkeriari bukaera emanez erantzun diezaiola".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.