"Elkarbizitza demokratikoa bazterketarik gabe bermatzeko" erresoluzioa onartu du PSNk

2011ko urriaren 22a
16:55
Entzun

PSNko zuzendaritzak "elkarbizitza demokratikoa bazterketarik gabe bermatzeko erresoluzioa" onartu du gaur goizean. ETAren adierazpenaren ondorengo ezohiko bilera egin du PSNk, eta adierazi dute erresoluzioa elkarbizitza lortzeko "sujetu aktiboa" izango dela, argudiatuz eurek ez dutela Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten indar politiko guztiekin hitz egiteko mugarik. "Nafarroako Foru Hobekuntzaren eta Espainiako Konstituzioaren markoan" Nafarroa nafarrek nahi dutena izango direla defendatuko dutela esan dute, eta "zuhurtzia eta ardura" eskatu dute "terrorismorik gabeko etapari aurre egiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.