Epaiketa hasterako zein hasi ostean ere, hainbat elkarretaratze eta protesta egin dira Udalbiltzako auzipetuak absolbitzeko eskatzeko eta Udalbiltza erakundeari dagokion zilegitasuna onartzeko eskatzeko. Atzo, Gasteizen egin zuten elkarretaratzea, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, LABek eta ELAk deituta.
Gogora ekarri zuten uztailaren 15ean Udalbiltza auziko epaiketa hasi zela Madrilen. Eusko Legebiltzarrak 2008ko abenduaren 22ko ebazpenarekin bat eginez, "1999ko irailean Euskalduna jauregian egindako batzar sortzailean onartu ziren bost helburuen alde lan egitea beharrezkoa eta zilegi dela eta ezin dela delitutzat jo" aldarrikatu zuela, eta "helburu eta lan ildo horietan «aurrera egiteagatik hautetsi eta alkateak kriminalizatzea demokraziaren aurkako ekimena" dela uste zuela, "are gehiago kontuan hartuta epaituak sufragio unibertsalez aukeratutako herri-ordezkariak direla".
Epaituen artean, Lander Etxebarria dagoela gogoratu zuten: "Gure lankidea, Eusko Jaurlaritzako langileok aukeratutako langileon ordezkaria da gaur egun, eta atxilotu eta auzipetu zutenean Bilboko zinegotzia zen".
Horregatik, ELAk eta LABek Etxebarriaren eta beste auzipetuen absoluzioa eskatu zuten.
Elkarretaratzea egin zuten atzo ELAk eta LABek Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu