Gaur deklaratzen izan diren 'Egunkaria'-ko hiru langile ohiei elkartasuna adierazteko eta auzia behin betiko itxi dezatela eskatzeko, elkarretaratzea egin da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean; hau da, 'Egunkaria'-ren egoitza zegoen lekuan.
Dozenaka lagun bildu dira Epaiketarik ez! jartzen zuen pankartaren atzean, asko eta asko Egunkaria-ko langile izandakoak. Besteak beste, pankartari eusten ziren Joan Mari Torrealdai eta Fermin Lazkano auzipetuak. Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko presidenteak eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak ere parte hartu dute elkarretaratzean.
Elkarretaratzea Martin Ugalde Kultur Parkean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu