Elkarretaratzea Sebas Bedouret torturatu dutela salatzeko

2007ko urtarrilaren 10a
10:32
Entzun
Askatasunak atzo jakinarazi zuenez, joan den larunbatean Guardia Zibilak atxilotutako Sebas Bedouret Parisko Txalaparta Irratiko kazetariak torturak salatu ditu. Intxaurrondon inkomunikatuta izan duten egunetan kolpeak, mehatxuak eta oihuak pairatu dituela agertu du, eta, halaber, egozten dioten guztia "muntaia polizial" baten ondorio dela. Hau da, Bedoureten motxilan ETAren Zutabe aldizkari bat atzeman zutela esanez atxilotu zuten kazetaria, baina aldizkari hori guardia zibilek eurek jarri zutela salatu dute.

Horren guztiaren kontra agertzeko, elkarretaratzea antolatu du biharko Askatasunak: 19:00etan egingo dute, Bilbon, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.