Elkarretaratzeak egin dituzte Zarautzen eta Donostian

2007ko uztailaren 4a
14:16
Entzun
Maddi Alvarez eta Mikel Essery zarauztarren aurkako erasoa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Zarautzen (Gipuzkoa) eta Donostian, udaletxeen atarietan.

Zarautzen 12:00etan jarri du hitzordua Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, eta ordua iristerako plaza jendez betetzen hasita zegoen. 200 lagun elkartu dira, eta bertan izan dira Alvarezen eta Esseryren familiako zenbait kide ere. Alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira.

Donostian 200 bat lagun bildu dira eguerdian, eta haien artean zen Esseryren alaba Jessie -Donostian bizi zen Mikel Essery-, haren lankideak, lagunak, udal karguak eta beste.

Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere egin dituzte elkarretaratzeak, Eusko Jaurlaritzak deituta. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak Lakuakoan hartu du parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.