Elkarriren ustez, euskal gizartearen eta printzipio demokratikoen aurkako neurriak bultzatu nahi ditu Espainiako Gobernuak eta ahoa estali nahi dio euskal gizarteari. "Probokazio handia" da atzo iragarritako erreforma, baina probokazio horretan ez erortzeko deia egin du Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak.
"Probokazio bat dago euskal gizartearen gehiengoak indartsu egin dizkion printzipioak alde batera uzten dituelako. Une honetan ezin dugu erori probokazio horretan, euskal gizarteak elkarrizketa, herri borondatea eta aniztasuna defendatu behar du, tokia galdu gabe", esan du Fernandezek.
Aznarren Gobernuak indarren jarri asmo dituen neurrien kontra protesta egiteko manifestazioa deitu du Elkarrik abenduaren 20rako, Bilbon.
Erreakzioak
Elkarri: "Une honetan ezin dugu erori probokazio horretan"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu