Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak "bake justu eta iraunkorra lortzeko urratsak eman nahi ez izatea" leporatu dio gaur Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari Kongresuan. Aristegiren ustetan, "gatazka ezkutatzea gatazka bera konpontzearekin nahasten du" Espainiako presidenteak.
"Arazoaren muinera" jotzea beharrezkotzat jo du Aristegik, arazoa sortu duten arrazoiak "ulertuz eta horiek aldatuz". "Hitz egiteko beldur dira, jakin badakitelako beraien jarrera euskal gizartean gutxiengoan dagoela", gaineratu du Aristegik.