"Maria Puyri agur esan ahal izango diogu eta, aldi berean, justizia eskatu ahal izango dugu orain”. Hala dio Tere Saez Lizarrako Udaleko Berdintasun teknikariak BERRIAri eskainitako elkarrizketan -egunkariak bihar argitaratuko du-.
Maria Puy Perez Ezpeleta iazko urriaren 11n desagertu zenetik, burubelarri ibili da Saez bilatze lanetan. Teknikariaren beste esan batzuk:
- "Bagenekien hilda zegoela, baina baieztatzea beti da gogorra. Alabaina, eskerrak agertu dela, erruduna zein den jakingo delako".
- "Uste dut ondo aritu garela lanean elkarrekin familia, emakumeen mugimendua eta Udala".
- "Oso garrantzitsua izan da familiaren jarrera: ez du etsi gorpua agertu den arte, baina ez da morboa eragin zezaketen gora-beheretan sartu. Eredugarria izan da haren jokabidea".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Tere Saez (Lizarrako Berdintasun teknikaria): "Justizia eskatu ahal izango dugu orain"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu