BERRIAn izango da datorren asteartean Iratxe Esnaola, informatikako ingeniaria eta PuntuEus Elkarteko kidea. 2009an hasi zuten '.eus' domeinua sortzeko kanpaina, eta gutxi barru izango da erabilgarri sarean euskal kultura sustatzeko domeinua.
BERRIAko irakurleen galderak entzungo ditu asteartean, hilak 29, 12:00etan. Bidaliozu zure galdera.
Kanpaina hasi zuten hartan, 2009an, Esnaolak berak azaldu zituen orduan egitasmo huts zenaren xehetasunak.