Elkarrizketa politikoa Batasuna ari dela atzeratzen erantzun du PSEk

2006ko abuztuaren 19a
18:12
Entzun
PSE-EEko bozeramaile Rodolfo Aresen arabera, beren kontrako salaketak eginez barne arazoak estaltzen ari da Batasuna; hots, "bere arazoak besteei errua botaz" konpondu nahi izatea egotzi dio. Ildo horretatik, alderdien arteko elkarrizketa oraindik hasi ez izanaren errua Batasunarena dela ziurtatu du, ez dituelako "legalitatera itzultzeko" urratsak egiten. Batasuna "legal bihurtu ezean" ez dutela harekin negoziazio politikorik abiatuko azpoimarratu du.

Batasunak hori jakin badakiela erantsi du PSEko buruzagiak, besteak beste, sozialistek behin eta berriz adierazi dietelako. "Ezker abertzaleak elkarrizketa politikoan parte hartu nahi badu badaki zer egin behar duen".

Nolanahi ere, Batasunak gizartearen zati bat ordezkatzen duela eta horregatik elkarrizketa politikoan sektore hori egotea garrantzitsua dela onartu du Aresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.