Politika

Elkarrizketa prozesuko bozeramaile bat espetxeratzea "ergelkeria politikoa" dela uste du Jaurlaritzak

2006ko martxoaren 14a
15:53
Entzun
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea kartzelaratuz gero tentsioa areagotu besterik ez dela egingo uste du Eusko Jaurlaritzak. "Gisa horretan tentsioa eta konfrontazioa baino ez da sortzen". Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak gaur azaldu duenez, "ergelkeria" izango litzateke Otegi espetxeratzea: "Uste dugu zentzugabekeria juridikoa eta ergelkeri politikoa dela elkarrizketa-prozesu bateko bozeramailea kartzelaratzea".

Era berean, ETAk indarkeriari uko egin behar diola azpimarratu du Azkaratek eta gizarteari "bakean eta askatasunean bizitzen eta erabakitzen" utzi behar diola. Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzarentzak beharrezkoa da elkarrizketa mahaia osatzea. "Uste dugu gatazkak elkarrizketa mahaira eraman behar direlaeta ez kalean erabaki, azken astean Batasunatik gertu dagoen ezker abertzaleak egin duen bezala". Hala ere, Jaurlaritzak argi dauka "itzulerarik gabeko" prozesuan sartu garela".

Azkaratek azpimarratu du Jaurlaritzak ez duela parte hartuko "etengabe bultzatu nahian dabiltzan nahasmendu zurrunbiloan". Aitzitik, "herritar gehienen bake eta elkarrizketarako borondate nahia" bultzatuko ditu Jaurlaritzak Azkarateren hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.