Ia gaueko hamaikak zirela irten du Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko presidentegaiak bere jarraitzaileen aurrera, Madrilen, eta Isaias Carrasco ostiralean Arrasaten (Gipuzkoa) ETAk hildako PSE-EEko zinegotzi ohia izan du gogoan lehendabizi. "Etxean behar luke", esan du Zapaterok. ETAk azkeneko legealdian hildako beste lau lagunak ere gogoan eduki ditu.
Datorren legealdian "elkarrizketa soziala eta politikoa" erabiliko dituela adierazi du Zapaterok, "ahal den babes handiena lortzeko"; besteak beste, administrazioen artean. Espainiako Estatuan "aro berria" zabaldu dela nabarmendu du, "liskar eta konfrontaziorik gabeko aroa, eta estatu arazoei heltzeko aroa".
PSOEk lortutako garaipena "argia" dela deritzo, "eta merezi izan du gogor lan egitea". "Duela lau urte ez huts egiteko esan zenidaten hementxe bertan, egunero gogoan izan dut hori eta ahalegindu naiz ez huts egiten".
"Elkarrizketa soziala eta politikoa" erabiliko dituela esan du Zapaterok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu