Elkarteko bost kide berri aurkeztu dituzte

2004ko ekainaren 4a
20:13
Entzun
Arratsaldeko ekitaldian MIDASeko bost kide berri arkeztu dituzte. MIDASeko idazkari Günter Rautz pozarren agertu da, eta baita kide berriak ere. Grenz-Echo, 'Bihari Naplo', 'Vesti Segodnya', 'Modolez Estonii' eta 'Südtirol 24h' dira kide berriak. Bakoitzak bere egunkariaren eta herrialdearen berri eman du, eta bukaeran solasaldia egin dute.

Bihari Napló

Errumania

Hizkuntza: Hungariera

Hizkuntz komunitatea: Errumaniako Bihor herrialdeko 450.000 biztanleetatik 155.000 hizkuntz komunitate hungariarraren kide dira.

Eguneko salmenta: 13.000 ale inguru, ostiraletan ezik. Egun horretan telebista gehigarria kaleratzen dute, eta 21.000 ale saltzen dituzte.

Eremu geografikoa: Errumaniako Bihor herrialdea.

Josef Kogler Bihari Naploko publizistak hitzegin du. Errumaniako Bihor herrialdearen berri eman du ezer baino lehen, eta gero, beraien burua aurkeztu du. Batik bat landagunean saltzen dutela azaldu du, eta beraz, "herri xeeari" interesatzen zaizkion gaiak lantzen dituztela. Alderdi politiko eta sindikatuengandik independienteak direla esan du.

Vesti Segodnya

Letonia

Hizkuntza: Errusiera

Hizkuntz komunitatea: Letonian 2,2 milioi lagunek hitz egiten dute errusiera. Horietako 900.000ek ama hizkuntzatzat dute.

Eguneko salmenta: 27.500 eta 37.000 ale bitartean.

Eremu geografikoa: Letonia.

Nick Kabarov kazetariak eman ditu azalpenak. Protesta bateko irudiak erakutsi dituzte, eta beraien gobernuak hezkuntza kontrolpean hartu nahi dutela salatu.Gobernuak hezkuntzan errusiera murriztu nahi duela salatu du, eta Letoniera izan dadila herrialdeko hizkuntza bakarra nahi duela, Gobernuak. Protesta horien berri ematen zutenez, poliziak beraien egoitzara sartu eta ordenagailuak atera zituztela esan du, eta ordenagailuak kendu zizkiotela. Egun hartan bertan argazkiak agentzietatik hartu behar izan zituztela.

Egoera politikoa oso konplexua dela esan du, eta Europako erakundeek giza eskubideen alorrean lagunduko dieten esperantza dutela. Herritartasunik gabe jende ugari dagoela salatu du.

Hezkuntzarena da bere ustez arazorik larriena, eta bigarren hezkuntzari dagokionean konpromezu batzuk hartzeko beharra azpimarratu du.Horregaitik guztiagatik MIDASen egoteari garrantzia heman dio, elkar hartu eta eskubideak aldarrikatzeko.

Molodez Estonii

Estonia

Hizkuntza: Errusiera

Hizkuntz komunitatea: 2000ko erroldaren arabera, 94.000 lagunek hitz egiten dute errusiera Estonian.

Eguneko salmenta: 7.500 eta 9000 ale bitartean.

Eremu geografikoa: errusiar hiztun gehienak Estoniaren hiriburuan, Tallinen, eta Ipar-ekialdeko industria eremuan bizi dira.

E-posta: [email protected]

Zuzendaria: Ilja Nikiforov

Zuzendaria bera izan da Kursaalen. Ordezkatzen duen egunkariak mende erdia baino gehiago duela esan du. Estonian errusieraz egiten den egunkaririk garrantzitsuena dela esan du, egunean 8-9 mila ale saltzen dituztela, eta 80-90 mila irakurle dituztela.

Beraien helburua elkarrizketa sustatzea dela esan du.

Beraien herrian bi komunitate daudela esan du, eta herritartasunik gabeko jende ugari. Gazteek beraien egunkaria aukeratzen dutela, eta hori interesgarria dela azpimarratu du.

Südtirol 24 h

Hego Tirol

Hizkuntza: Alemana

Hizkuntz komunitatea: Hego Tirolen hiru hizkuntz komunitate daude: alemana (%66,99), italiarra (%27,65) eta ladinoak (%4,36). 2000. urtean, 461.600 laguneko biztanleria zuen Hego Tirolek. Südtirol 24h alemanez argitaratzen da.

Eguneko salmenta: 10.000 eta 15.000 bitartean.

Eremu geografikoa: Hego Tirol Italiaren Iparraldean, Austriaren mugan, den herri txikia da. 7.400 km koadro ditu.

Magda Amonn publizistak eman ditu egunkariaren azalpenak. Alemanierazko prentsa idatziak Tirolen tradizio luzea duela esan du beraiek hasi aurretik ere. Beraiek astekari forman hasi zirela esan du, eta gero astekariari egunkaria gehitzeko jauzia eman zutela.

Beraien ezaugarria pluraltasuna dela esan du, bere esanetan, Tiroleko beste egunkariek ez dutena. Tirol hegoaldeko, Italiako eta mundu guztiko berriak ematen dituztela dio.

Formato berezia dute, lau orri handi. Batzuetan, publizitatearen arabera orri gehiago inprimatzen dituztela esan du.

Sei kazetari besterik ez dituztela esan du, eta batzuetan astekariko langileek ere egiten dutela lan.

10-15 mila ale argitaratzen dituzte, eta gehigarri bereziak dituztenean gehiago.

Irakurle desberdin ugari dituztela esan du, batzuek osagarri bezala erabiltzen omen dute beraien egunkaria, beste batekin batera. Beraiek ere hori nahi zutela esan du. Gazteek ere asko irakurtzen dutela dio.

Berria

Administrazio Kontseiluko lehendakari Josean Lizarribarrek hartu du hitza,eta Egunkaria itxi eta gerolehengoa baino egunkari hobea egitekotan sortu zirela esan du.

Berriaren datuak eman ondoren, MIDASen gaur egungo datuak baino sendoago eta borobilago emateko esperantza azaldu du.

Grenz-Echo

Belgika

Hizkuntza: Alemaniera

E-posta: [email protected]

Zuzendaria: Heinz Warny

Ezin izan dute MIDASen jardunaldietan egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.