Elkorok erorita min hartu duela-eta bertan behera geratu da gaur goizeko epaiketa saioa
Korrika egitera atera da gaur goizean Madrilen Jose Luis Elkoro 18/98 auziko auzipetua, eta erori egin da lasterka zihoala. Erorikoaren ondorioz, kolpe handia hartu du eskumutur batean, bizkarrean eta aurpegian. Madrilgo Ospitale Klinikora eraman dute, badapezda, frogak egitera. Elkoro falta zela-eta gaur goizeko epaiketako saioa bertan behera geratu da. 16:30etan ekingo diote berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu