Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak esan du "berri ezin hobea" dela ETAk iragarri duen su etena. Orain, Espainiako Gobernuak prozesuan aurrera egiteko aitzakiarik ez duela azpimarratu du, baina, abisu eman du, prozesua "luzea eta zaila" izango dela. Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, azpimarratu du, Espainiako Gobernuak "ardura eta aukera handia" duela "prozesua atzeraezina izateko."
Orain, prozesuak aurrera egiteko, "prozesu hiritar, demokratiko eta subiranoa" aurrera eramateko ahalegina egin behar duela azpimarratu du.
Elorrieta: "Espainiako Gobernuari ez zaio aitzakiarik geratzen bake prozesuan aurrera ez egiteko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu