Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiaren ustez, abertzaleek ez dute zertan jarraitu Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ezartzen duen “errepide mapa”. Hori dela eta, Elorrieta abertzaleak “beraien errepide mapa” ezartzeko gai izatearen alde agertu da.
ELAko idazkari nagusiaren ustez, Espainiako Gobernuko presidenteak bere errepide mapa izango dueta “ezbairik gabe Zapaterok esaten duena oso garrantzitsua da”. Baina era berean, Elorrietaren ustez, Zapaterok “bere ikuspuntua dauka, argi eta garbi Estatuko bere interesak dauzka eta guk gure ikuspuntua eta gure interes nazionalak dauzkagu”.
Elorrietak hainbat informazio izan ditu hizpide eta horien arabera Zapatero “ekainean Legebiltzarrera joango da eta ondoren presoak Euskal Herriratzeko politika eramango du aurrera eta bigarren fase baterako utziko du bergizarteratzea deiturikoa”. Elorrietaren ustez, horrek guztiak esan nahi du Zapaterok errepide mapa bat duela prest. Hori dela eta, “abertzaleek ere gure errepide mapa ezartzeko gai izateko garaia da”, Elorrietaren ustez.
Elorrietaren ustez abertzaleek “beraien errepide mapa” ezartzeko gai izan behar dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu