Eluana Englarori autopsia egiteko agindu dute epaileek

2009ko otsailaren 10a
19:03
Entzun
Eluana Englarori autopsia egiteko agindu du gaur arratsaldean Italiako Justiziak. Ordu batzuk lehenago, Triesteko (Italiako ipar-ekialdea) fiskal Beniamino Deiddak esan du "zorrotz" jarraituko dituztela halako kasuetako ohiko prozedurak, heriotzaren kausa argitzeko.

Antonio Biancardi fiskala eta Carlo Morschi medikua gaur bildu dira Eluana Englarori egingo dioten autopsiaren nondik-norakoak erabakitzeko. Italiako hedabideen arabera, Polizia eta karabineroak ere izan dira present bileran. Fiskaltzak bi polizia indarroi agindu die kasua iker dezatela. Geroago epaileek autopsia egiteko agindua eman du, haren heriotza "berezkoa ala behartua" izan zen argitzeko.

Englaroren kasua azken urteetan segitzen zuen neurologoak, Carlo Alberto Defantik, atzo esan zuen "krisi baten ondorioz ezustean" hil zela emakumea. Eutanasia pasiboa baimendu, eta zunda bidezko elikadura eta hidratazioaren dosia pixkanaka murrizten joaten hasi ziren medikuak, eta heriotza bi asteren buruan gertatuko zela zuten aurreikusia, baina hiru egunera hil zen hura, atzo iluntzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.