Gizonezko bat emakume bat bortxatzen saiatu da bart Bilbon, eta Ertzaintza haren bila dabil, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Emakumearen etxeko atarian izan da ustezko erasoa. Biktimak alde egitea lortu du, eta gizonak ihes egin du orduan.
Antsietate krisiak jota, Basurtuko erietxera eraman dute emakumezkoa.