Israelgo Armadaren Udazkeneko hodeiak erasoaldiaren jomuga nagusi den Gaza iparraldeko Beit Hanun herrian atentatu suizida egin du emakume batek: ingurua hesituta daukaten soldaduen kontrol batean soinean zeraman lehergailua eztandarazi du. Ekintzailea hil egin da, eta gutxienez soldaduetako bat zauritu du.
Israelgo Armadak haur palestinarren eskola autobus bat misil batekin jo eta ordu gutxira gertatu da atentatu suizida. Autobusaren kontrako erasoaren ondorioz ume bat hil egin da eta bederatzi zauritu dira.
Duela sei egun hasi zuen Israelek Gaza iparraldearen aurkako erasoaldia, eta ordutik 48 palestinar hil ditu gutxienez. Tel Aviven arabera, palestinarrek koheteak erabiliz Israelen aurka egiten dituzten erasoak moztea da operazioaren helburua.
Emakume palestinar batek gorputzera itsatsita zeraman lehergailua eztandarazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu