Emakumeen kontrako indarkeri kasuetan aditua den ertzain bat elkarrizketatu dute gaur 'Radio Euskadi'-n, eta hark esan duenez, arriskuan dauden emakumeak babesteko enpresa pribatuak kontratatzea aztertzen ari da Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.
Gizonek urruntze-agindua puskatzen dutenean, abisua azkarrago emateko eskatu die, gainera, emakumeei.
"Gaur egun dauzkagun giza baliabideekin ezin diegu etengabeko zaintza-zerbitzua eskaini erasotzailea urrun edukitzeko agindua lortu duten biktimei. Oraintxe bertan ez daukagu horrelako zerbitzurik, baina, aurten, hainbat kontratu egitea aurreikusten ari gara, segurtasun enpresekin, esate baterako".
Emakumeen kontrako indarkeria jasan dezaketen emakumeak babesteko enpresa pribatuak kontratatzea aztertzen ari da Ertzaintza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu