"Atzerritarren Legea dela-eta emakumeren batek hona etorri nahi badu, normalean trafiko sare baten bidez etorri beharko du, etorkin guztien moduan, beharrezko dirua, bisatua edo dena delakoa lortzeko. Diru kopuru jakin bat eta interesak ordaindu beharko ditu, eta zor hori pagatuko du", azaldu du Aukera programako Sonia Vegak. "Hori trafikoa da, Atzerritarren Legearen ondorioa. Beste gauza bat da esplotazioa: sorterrian hitzartutako baldintzak betetzen ez direnean, emakumeak dirurik ikusi ez eta kexatutakoan, mehatxuak eta torturak jasaten dituenean eta behartuta, hutsaren truke, jarduten duenean". Baina gai oso konplexua dela dio, besteak beste, esplotazioaren biktima nor den Poliziak eta epaileak erabakitzen dutelako.
Emakumeen trafikoa eta sexu esplotazioa gauza bera dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu