Emakumezko baten gorpua aurkitu dute Mañuetan (Araba), Ebro ibaiaren ondoan enbor artean, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio gorpua deskonposizio egoeran dagoela. Haren arabera, hildakoa neska gaztea da. Gasteizera eraman dute, autopsia egiteko.
Ibaiaren inguruan zebilen herritar batek kausitu zuen gorpua, eta Errioxako (Espainia) Larrialdi Zerbitzuei eman zien abisua.
Ertzaintza ari da kasua ikertzen, eta hipotesi nagusi honekin dabil: hildakoa azaroaren 2an Logroñon desagertu zen Espainiako Polizia da -M.V.A.C.-. Haren senar ohia -hura ere Espainiako polizia- hilaren 8tik preso dago Logroñon, homizidio delitua egotzita.
Emakumezko bat hilda topatu dute Mañuetan, ibaiaren ondoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu