Ertzainek hiru gizonezko atxilotu dituzte gaur goizean Muskizen (Bizkaia), emakumezko baten kontrako sexu erasoen delitua egotzita. Gertakari horien egileek auto-stop egiten ari zen emakumezko bat hartu zuten eta sexu abusuak egin zizkioten Barakaldo (Bizkaia) eta Muskiz arteko ibilbidean, ertzainek esan dutenez.
Atzo gaueko hamaika eta erdietan hasi zen gertaera, Barakaldon. Biktima auto-stop egiten hasi zen, Trapagaran (Bizkaia) udalerrira joateko asmoz eta, minutu batzuk geroago, hiru gizonezko gazte zeramatzan turismo bat gelditu zen emakume horren parean eta eramateko prest zeudela jakinarazi zioten. Abiatu ondoren, gertakarien egileek beste bide bat hartu zuten, behin baino gehiagotan biktimari sexu erasoak egiteko ustez. Emakumea erasotzaileengandik ihes egiten saiatu zen, eta ibilgailua martxan zegoela bertatik bere burua botatzen ere saiatu zen. Muskiz udalerrira iritsi zirenean lortu zuen ihes egitea, ustezko bahitzaileekin borroka egin ostean, eta hauek ihesari ekin zioten orduan.
Osasun langileek artatu ondoren, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzan. Ertzainek gaur goizeko ordu bi eta erdietan aurkitu dituzte gizonezkoak. Atxilotuak 21 eta 23 urte artekoak dira.
Emakumezko bati ustez sexu abusuak egiteagatik hiru gizonezko atzeman dituzte Muskizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu