Emazteak jotzea eta mehatxatzea egotzita bi gizon atxilotu dituzte Bilbon

2007ko abuztuaren 6a
13:05
Entzun
Joan den larunbatean bi gizonezko atxilotu zituen Bilboko Udaltzaingoak, beren bikotekideei tratu txarrak eman zizkietelakoan.

Udaltzaingoak emandako azalpenen arabera, Moncada kalean 40 urteko H.D.N.B. atxilotu zuten; uztailaren 23an emaztea jotzea eta aizkora batekin mehatxatzea leporatzen diote.

Langaran kalean, berriz, 30 urteko O.S.L. atxilotu zuten, bikotekideak, 27 urteko emakume batek, jarritako salaketa tarteko. Emakumearen arabera, haurdun geratu zenetik -18 hilabeteko haurra dute- irainak eta erdeinuak jasan behar izan ditu etengabe. Horrez gain, heriotza mehatxuak jasan ditu eta eraso bat martxoaren 12an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.