Emilio Majuelo, EKTko kontseilari berria

2009ko ekainaren 6a
13:01
Entzun
EKTko administrazio kontseiluak kide berri bat du gaurtik: Emilio Majuelo. Hain zuzen, Rebeka Arrarasen lekua hartu du -bost urtean egon da kontseiluan eta EKTk eskerrak eta Nestor Basterretxearen serigrafia eman dizkio-.

Arraras nafarra da eta EKTk kontseiluan euskal lurralde guztietako ordezkariak izateko irizpidea duenez, beste nafar bat hautatu du.

Tuteran jaio zen Majuelo. Historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da, eta Euskal Herriko gai garaikideen ikertzailea. Dozenaka artikuluren eta sei bat libururen egilea da.

Honako hauek dira EKTko administrazio kontseiluko kideak:

- Nagore Amondarain.

- Abel Ariznabarreta.

- Kristina Berasain.

- Alazne Iruretagoiena.

- Joanmari Larrarte (idazkaria eta kontseilari ordezkaria).

- Jose Antonio Lizarribar (lehendakaria).

- Maixan Merkapide.

- Emilio Majuelo.

- Pello Zabala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.