Eneko Llanos gazteitarra ondo ibili da gaurko triatloian. 20. iritsi da, baina aurrerago iritsi zitekeen. Izan ere, Ivan Raña Espainiako taldekidea ez da espero zen bezain erraz ibili, eta gasteiztarra hari laguntzen aritu da. Azkenean 20. iritsi da Llanos, eta 23. Raña. Urrea Zelanda Berriko Hamish Carterrek eskuratu du; zilarra herrialde bereko Bevan Dochertyk, eta brontzea Suitzako Sven Riedererrek.
Eneko Llanosek 1:54:52 behar izan ditu froga bukatzeko. Llanosen berak gaurko Berrian aurreratu bezala, igeriketako froga postu onean bukatzea da gakoa. Llanosek halaxe egin du. 1.500 metro egiteko 18:18 behar izan ditu, eta leku onean atera da.
Hala ere, gero Espainiako taldeko faborito Ivan Rañari laguntzen jardun behar izan du, eta ondorioz, lortu zezakeen postua baino txarragoa lortu du.
Orain bi urteko trialoiaren munduko txapelketan Ivan Raña izan zen irabazlea. Bi urte geroago gauzak asko aldatu dira, Raña oso ondo ibiltzea espero bazen ere, ez da hala izan. 23. postuan bukatu du 1:55:26.
Triatloia
Eneko Llanos gasteiztarrak 20. amaitu du triatloiko proba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu